2008/04/30

Carbonellen dekalogoa

Francesc Carbonell i Parisek kulturartekotasunari buruz egindako hausnarketa oso interesgarria. Ikasle etorkinekin lan egiten dugunok kontutan hartu beharrekoa.
http://www.aulaintercultural.org/IMG/pdf/DECALOGO.pdf

2008/04/28

Elkarrekin.org

www.elkarrekin.org webgunean HIPI-Eibar lantaldea sortu genuen 2007-2008 ikasturte hasieran.
Bertan Debarroa eskualdean lanean dihardugun Hizkuntza Indartzeko irakasleak sortutako materiala eskegitzen dugu.
-Inguruneko egokitzapenak.
-Hiztegiak.
-Hizkuntza Indartzeko Proiektuen ereduak.
-Hainbat berritzeguneetako materiala.
Guzti hau eskuratu ahal izateko HIPI-Eibar lan taldean izena eman behar duzu.
Hala ere pixkanaka-pixkanaka materiala guztia blog honetan eskegitzeko asmoa ere badago.

2008/04/21

Eibarko Berritzegunean dauden CD erabilgarriak

Etorkinak-CD bilduma. Eibarko berritzegunean CDen bilduma osatzen gaude. Guztiak daude erabilgarri bai konsultatzeko eta baita ere kopiatzeko.
Etorkinak1:Ikasle etorriberriak ikastetxean. Irakasleentzat gida.
Etorkinak2:Euskara Hiztegiak.
Etorkinak3:Ikasle etorkinen eskuhartzerako protokoloa.
Etorkinak4:Ikas materialak-Durangoko Berritzegunea 04/05.
Etorkinak5:Lehen Hezkuntzarako materialak ikasle berrientzat.

eibarkohipiak bloga martxan

Eibarko Berritzegunetik sortutako Bloga dagoeneko martxan dago. Hizkuntza Indartzeko Proiektuetan murgilduta gauden edo egongo diren irakasleen arteko harremanak eta elkartrukeak erraztea du helburu.